Ander (Herrizoma): “Baliabideen sorkuntzan egiten dugu lan”

Gasteizko Elikadura Sarean elikadura modu kolektiboan kudeatzeko baliabideak eskaintzen dituzte, merkatuaren munduan elkartasun logika txertatuz joateko.

Horretarako, oraingoz bi bide garatuko dituzte, elkar elikatuko dutenak. Alde batetik, erosketa kolektiboak antolatuko dituzte, elikadura sareko bazkideen artean erosi eta errazago lortu ahal izateko elikagai osasuntsuago, etikoago edota merkeagoak. Bestetik, ekoizpen komunalak abiatuko dituzte, elikagaiak ekoizteko gaitasun propioak garatzeko asmoarekin, eta produktu hauek jabetza komunalekoak izango dira, truke logikatik atera eta elkar zaintza terminoetan harremantzeko tresna izango direnak. Jadanik abiatu dira ekoizpen proiektu batzuetan, baratzeko produktuak, perretxikoak, garagardoa…

Herrizomaren biltegia ostegunero zabalduta daude, 17.00etatik 19.00tara, eta interesa duen edonor gonbidatu dute hurbiltzera. Kutxileria kaleko 72. zenbakian dago kokatua.

Elikadura arloan lanean hasiko badira ere, elkartasun sareen logika aldarrikatu nahi izan dute. Haiena elikadura esparrua izango da, baina elkartasun eta elkar-zaintza terminoetan funtzionatuko duen aterki zabalago baten barruan irudikatzen dute. Beste esparru askotan ere kontrabotere egitura herrikoiak garatzearen garrantzia azpimarratu dute.

Ander Domaikia Herrizomako kidea da, eta Zebrabidean izan dugu gaurkoan. Berak azaldu dizkigu proiektuaren nondik norakoak, eta baratzera hurbiltzeko gonbidapena luzatu. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

ODIK: «Konfidantza edukitzeak, proiektuan gehiago sakontzeko aukera eman dit»

ol. Mai 13 , 2022