Podcast: Play in new window | Download
Sarek mobilizazioa eta musika jaialdia egingo ditu Donostian urriaren 8an
Duela bi urte hasitako Izan Bidea erronka urriaren 8an amaituko du Sarek, euskal presoen eskubideen aldeko plataformak, eta Donostian jarri dute Sareren urteko mobilizazio handiena izango denaren hitzordua. Apirilaren 30ean aurkeztu zuten egitaraua, eta azpimarratu zuten helburua dela urteetan urruntze-politikaren amaieraren alde aritu diren herritarrak batzea egun horretan.
Larunbat honetan, maiatzak 7, mobilizazio eta martxak deitu ditu Euskal Herriko hainbat tokitan. Izan Bidea dinamikari eta 3.127.326km egitearen erronkari bultzada bat emateko helburuarekin, Etxerako Bidean ekimenaren baitan, euskal preso politikoen gerturatzearen alde urratsak ematen jarraitzeko.
Honetaz hitz egiteko Sareko kidea den Inaziorekin hitz egin dugu. Entzun hemen!