KULTURKUBOA : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !

Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste… Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea

Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du. Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu…

Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Oarso Bidasoaren berri, Oiartzun irratiaren eskutik

al. Mai 2 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan