Eneko(Sega Sound Killers): “Gure aurretik etorri zirenak eman ziguten guri bidea”

Sega Sound Killers taldea elektronika giroetan dator, beti ere, elektronika zentzu zabal batean ulertua. Hala ere, Dolu disko berri honetan rock tal- de bat sumatu dut argiki elektronikarekin jolasean, eta taldekideen musika bidaiak ikusita, nabari dira bakoitzaren sustraiak non dauden.

Bateriaren presentzia handia da kantuetan. Bonbo kolpeak bihotz taupadak dira. Sinteak gainetik datoz, pluralean. Sinte bakoitzak bere nortasuna du, bere eragiteko era. Eta ahotsek (pluralean ere) borobiltzen dute emaitza. Entsegu lokalean bost lagunek egindako lana, era kolektiboan borobildu da.

Apirilaren 27an Urban Rock Concept aretoan joko dute Empy Files taldearekin batera. Hori guztiaz hitzegiteko gurekin izan dugu Eneko Lusar. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

Sarean Zehar #334: [Elon Muskek gertu du Twitter erostea]

al. Api 25 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan