SOINUGELA: Joseba Tapia, Rokia Koné + Jacknife, Ken Parker, Lluís Gómez eta Flamengrass

Donostia Kulturak Joseba Tapiari 2022ko Adarra Saria emango dio. Musikari lasartearraren “ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana ere” aipatu dituzte, beste batzuen artean, saritua izateko. Bere hiru kantu entzun ditugu: Madrilgo lagunak (2017), Biba Berango (zuzenean, 2019), Aritmetika arazoak (zuzenean, 2019) eta AHT. Era berean, Joseba Tapiarekin berarekin egon gara telefonoz eta elkarrizketa laburra egin diogu, sariaren aitzakia hartuta.

Rokia Koné maliar kantariak, “Bamakoko arrosa” ezizenekoak, Kaliforniako Jacknife Lee produktorearekin Bamanan lan ikagararria aurkeztu berri du. Rokia 2016an sartu zen Amazones d’Afrique supertaldean, Afrikako bazter askotako hainbat emakumezkorekin batera. Jacknife Lee irlandarra Kalifornian U2, REM eta Taylor Swift artistekin egin du lan, besteak beste, eta berak eskatu zion Rokiari grabazioak bidaltzeko eta 6000 kilometrora dagoen estudioan ekoitzi zuen musika liluragarria. Entzun ditugunak: Shezita, Kurunba, N’Yanyan eta Mayougonba.

Ken Parker eta Hopetow Lewis, Jamaikako rocksteady eremuko izarrak izan ziren Treasure Island diskoetxean. Aurten, Tommy McCook and The Supersonics taldearekin 70eko hamarkadan grabatu zituzten kantu batzuk entzun ditugu: Kiss an Angel Good Morning, Help Me Make It Through the Night, True, True, True, Boom Shaka Laka, Boys and Girls Reggay, Get on the Right Track eta Drive Her Home.

Lluís Gómez (banjo, bibolin eta mandolina) eta Maribel Rivero (gitarra eta kontrabaxua) kataluniarrek ibilbide luzea dute bluegrass munduan. Nazioarte mailan urrats bat eman zuten pandemia garaian eta Carol Duran (bibolina eta ahotsa) eta Javier Vaquerorekin (flamenko gitarra) talde bat osatu zuten, Flamengrass izenpean. Disko berria aurkeztu dute, Alegría izenekoa. Lluís Gómez bera elkarrizketatu eta hainbat kantu entzun ditugu: Fugint de Barcelona, El perro, Lluis and Jean-Marie, Imatges, Grant por Bulerías eta Alegría.

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Joseba Tapia, Rokia Koné + Jacknife, Ken Parker, Lluís Gómez eta Flamengrass first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Euskal maketei buruzko atal berria

ol. Api 22 , 2022