Alfonso Zenon (13/13 auziko abokatua): «Gutxitan ikusten da hain argi prozedura penal batean CNIren parte hartzea»

13/13 auziko abokatuek agerraldia egin zuten aurreko astean, epaiaren balorazioa egin eta egon diren irregulartasunak azaltzeko. Dagoeneko jakinarazi dute epaiari helegitea jarriko diotela Auzitegi Gorenean, baina behin behinean 7 auzipetuetako lauk kartzela zigor eskaerak jaso dituzte, 7 urte eta erdi eta 3 urte artekoak.

Alfonso Zenon izan da 13/13 auziko abokatuetako bat, eta Haladedi irratiko Araba Hizpidean izan zuten Asteburuan jota. Azaldu digu CNIren papera zein izan den, legez kanpoko ikerketak izan direla epai honen oinarrian, eta epaiak balioa eman diela irregulartasun guzti horiei. Torturak egon direla frogatutzat eman zuten defentsatik, baina epaileek ez dute aintzat hartu nahi izan. Bestalde, non bis in idem printzipioa ere urratu zaiela salatu du Zenonek, ETA erakundeko kide izateagatik birritan epaitu dituztelako.

Beste hainbat konturi buruz aritu dira, epaiaren anakronismoa barne. Asteburuan Epaia salatzeko antolatu zituzten mobilizazioaz aritu ziren ere. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

Ibai Trebiñorekin solasaldia

al. Api 11 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan