Podcast: Play in new window | Download
Larunbatean elkarretaratzea egin zuten korridore humanitario seguruak eskatu eta kontrol arrazistak salatzeko.
“Zailtasun asko jartzen zaizkie eta lege bat modifikatzen denean haiek dira okerrago daukatenak. Eskatzen dugu beste erabakiak hartzeko, ez gastatzeko dirua Frontex-en, muga kontrolatzen, jendea botatzen leku batetik bestera…. baizik eta harrera duin bat egiten.”
Ibrahima Dialloren gorpua aurkitu zuen Guardia Zibilak aurreko asteazkenean, Bidasoa ibaia igaro nahian hildako azken pertsonarena. Heriotza hau salatu eta gorpua aberriratzeko administrazioaren ardura eskatzeko baliatu zuten larunbatean egindako elkarretaratzea Irungo Harrera Saretik.
Irun eta Hendaia arteko mugan kontrol arrazistak daudela ere salatu zuten larunbatean, eta migratzaileentzako korridore humanitario seguruak eskatu zituzten, Dialloren heriotza azkena izan dadin.
Harrera Sareko Jon Aranguren izan dugu gaurko saioa. Entzun hemen!