POTTO: V. Mauri-Apolo sariketa

V. Mauri-Apolo sariketa izan genuen Bilbon, martxoaren 18an, bi bertsozale eta maisu handi goratzen eta omentzen dituen saioa.
Iñakiren tabernan izan genuen aukera bertsolari gazteen ahots goxoez gozatzeko.
Taulagainean laukotea, gai-jartzailearen aginduetara.

Kantuan:
Iruri Altzerreka
Hodei Iruretagoiena
Gorka Pagonabarraga
Janire Arrizabalaga

Gai-jartzailea:
Eneko Abasolo “Abarkas”, GURE Txikitin

Epaileak Joseba Barandiaran eta Ana Picallo izan ziren, POTOJORRAN bertso-eskolako kideak.

Puntuazioak puntuazio…. Irabazle Gorka Pagonabarraga izan zen (229) eta bigarren zein hirugarren sailkatuak puntuetan berdinduta geratu zirenez (222), Harri-Horri-Har eskujolasaren bidez erabaki zuten nor bigarren eta nor hirugarren. Laugarren, baina ez azken, orain arteko txapelduna: Hodei Iruretagoiena.
Beraz, geurtz, 2023. urtean, Gorka Pagonabarraga izango dugu txapelaren defentsan.

Deskargatu hemen.

The post POTTO: V. Mauri-Apolo sariketa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Hodeia ez da existitzen #09 - Hezkuntzan Librezaleko Iñigo Gebarari elkarrizketa

og. Mar 24 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan