ETXEHUTS

Etxebizitzaren gaia ardatz, Txapa irratia kalera ostiral honetan
Eguna: martxoak 11, ostirala
Ordua: 19:00
Tokia: Kartzela Zaharra
Zuzeneko irratsaio bat egingo dugu Txapa Irratian Bergarako Kartzela Zaharrean. Irratia estudiotik kalera ateratzeko ohitura berreskuratuz, herritarrek irratsaioa zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango duzue Kartzela Zaharreko areto nagusian 19:00etik aurrera.
‘Sasi guztien azpitik’, herriko gai ezberdinak kolektiboki jorratzeko sortutako irratsaioa da eta kasu honetan Martxanterak talde feministarekin elkarlanean egiteko gonbodapenari eutsiz sortutako ekimena da.
Oraingoan Etxehuts izenpean, etxebizitza eta alokairuaren arazoak izango ditugu hizpide. Bergarako udaleko ordezkaria, Stop Deshaucios, alokairuaren inguruko testigantzak, eta Donostialdeko okupazio bulegoko kideen ahotsak izango dira entzungai, amaieran galderak edota denon arteko solasaldia egiteko aukera izango dugu.

Hurrengo podcasta

«Ezin dira erregai fosilak berriztagarriekin edo hidrogenoarekin ordezkatu»

lr. Mar 12 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan