Islandiak jakinarazi berri du 2024tik ez duela gehiago balearik ehizatuko. Luzaz horien sarraskia salatzeko piztutako protestengatik ez bezala, orain islandiarrek amore eman bide dute baleak bizirik ikustera uharteraino hurbiltzen diren turisten diruagatik. Baina, gainera, Nazioarteko Diru Funtsa ohartu da baleak bizirik atxikitzea negozio ere izan daitekeela, beren gorotzekin itsasoko bizidunak elikatuz CO2a finkatzen oso onak direlako.
PODCAST 2×19 | Zorioneko daude azken baleak: baliteke guk bizia barkatzea cO2 gehiago biltzen dutelako milaka zuhaitzek baino
Podcast: Play in new window | Download