SOINUGELA: Screamin’ Jay Hawkins, Bela Fleck, La Furia, Neil Young, Jimmy London

Screamin’ Jay Hawkins (1929-2000) AEBetako r’n’b eta rock’n’roll eszenaren abeslaririk bitxienetakoa izan zen. Boxeoan ere arrakastatsua, II. Mundu Gerran soldadu ibili zen Ozeano Bare aldean. Baritono ahotsa zuen eta Tiny Grimes-en bandan hasi zen. Gero kantu propioak ere egin zituen eta film batzuetan ere agertu zen. Entzun dizkiogunak: I Put a Spell on You, Alligator Wine, Feast of the Man Man, Constipation Blues eta You Want Love.

Bela Fleck New Yorkeko baxu joleak ez zuen folk edo bluegrass eremuekiko loturarik, baina azkeneko hiru hamarkadotan banjo jotzailerik distiratsuena bihurtu da AEBetan. Gaur bluegrass musika baino harago ere joan da bere musika tresnarekin, baina 1988an eta 1999an egin zuen moduan, berriro bluegrass estiloaren grabazioa egin zuen 2021ean My Bluegrass Heart izenekoa. Bertatik entzundakoak:  The Old North Woods, Boulderdash eta Sour Grapes.

La Furia Cascanteko raperoak 4. diskoa aurkeztu digu. Rapa du oinarri intelektual eta musikala, baina feminista ikuspuntutik. Post mortem izeneko bildumak hamar kanta ditu, eta bera gehiago sentitzen da feminista, raperoa baino. Bertatik entzun ditugunak: Ama, Amaia eta Estrellitas en el cielo de tu cama.

Neil Young kanadarrak Spotifytik erretiratu du bere musika, haserre, mistifikazioak direla eta. Guk Omenalditxo bat egin diogu, Mojo aldizkariak egindakoarekin batera: Tell Me Why (1971),  Powder Finger (1979) eta Only Love Can Break Your Heart (1970).

1972an, Jamaikako Jimmy London abeslariak album eder bat grabatu zuen. Bertatik entzun ditugunak: Bridge over Troubled Water, Just My Imagination, Make the Night a Little Longer, Free Man (The Etihopians), Java (Augustus Pablo) eta Too Late to Turn Back Now (Alton Ellis).

Bukatzeko, Too Late to Turn Back Now jatorrizko grabaketa entzun dugu (Cornelius Bros and Sister Rose)

Deskargatu hemen.

 

 

The post SOINUGELA: Screamin’ Jay Hawkins, Bela Fleck, La Furia, Neil Young, Jimmy London first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: kat riggins - big joe turner

og. Ots 17 , 2022