Phoenix Ragazza #03 | Dora García

Atzera begiratzen dut eta bizitza aberatsa, ederra izan dudala ikusten dut… arrastoa eta emaitzak utzi nituen, zerbait egin nuen emakumeen alde, nire hondar-alea eman nion sozialismoaren eraikuntzari eta gure Batasun Handiaren boterea eta prestigioa indartzeari. Zerbait egin nuen, baina, amestu eta proposatu nuena baino askoz gutxiago.

Hau idatzi zuen Aleksandra Kollotaik 1937an. Pentsalari errusiar marxista, idazle eta emakumeen eskubideen aldeko borrokalari sutsua izan zen Kollontai. Dora García artista eta zinegilearen (Valladolid, 1965) Red Love azken lana abiapuntu hartuta, iraultzaren eta maitasunaren inguruan arituko gara, Phoenix Ragazza #3. saioan. Kollontairen idatzietan barrena murgilduko gara, Mexikoko borroka feministen oihu eta proklamak soinu banda ditugula.

Bibliografia:
Amor y revolución (Kollontai), 2020. Edizioa Dora García
Cartas al desencanto. Una colección. Bulegoa z/b
Erle langileen amodioak, 2020. Aleksandra Kollontai. Itzulpena: Aroa Uharte. Erein Igela
Love with Obstacles (Amor rojo), 2020. Edizioa Dora García
If I could wish for something, Dora García, 2021, 68’
Love with Obstacles, Dora García, 2020, 60’
Segunda vez, Dora García, 2018, 94’
The Joycean Society, Dora García, 2013, 53’

Soinu-banda:
Oki moki

Hurrengo podcasta

gov't mule - popourri

og. Urt 27 , 2022