Ane Alava (Ernai): «Mendi ibilaldia eta jaialdi musikatua uztartuko ditu Gazte Martxak.»

“Amaiurko batailaren 500. urteurrena izango da eta efemeride hau baliatu nahi dugu aurrera begira jarri eta gazteriak zutik jarraitzen duela erakusteko.”

Gaurkoan Ane Alava Ernaiko militantea izan dute Hizpidea saioan. Ezker Abertzaleko Ernai gazte antolakundeak Baztanen (Nafarroa) zehar ibiliko den Gazte Martxa antolatzen ari da. «BostEHun eta zutik!» lelopean Apirilaren 14an Zugarramurditik abiatu, Erratzun geldialdia egin eta Elizondora helduko dira biharamunean. Hitzaldi, tailer, ekitaldi eta kontzertuak izango dira bertan. Azkenik, Apirilaren 17an Iruñean egingo den Aberri Egunean amaituko dute egitasmoa.

«Gazteria subjektu politiko bezala badugu gure kezka, ezinegon eta borrokatzeko grina ere» azpimarratu du Ane Alavak. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

Klask! : 3/11 │ Nobedadeen Kutxa eta ‘Baron’s Court. Final de trayecto’ eleberria

ar. Urt 18 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan