1971n Pink Floyd taldeak Meddle izeneko LPa kaleratu zuen. Euren 8. bilduma izan zen eta B aldean Echoes izeneko abestia besterik ez zegoen. Lau taldekideen artean konposatutakoa zen eta bi bertsio daude, bat 24 minutukoa eta guk gaur entzun duguna, 16 minutu besterik ez zuena. Arrakastatsua izan zen, neurri batean, baina bi urte geroago, The Dark Side of the Moon kaleratu zuten eta, orduan bai. Gaur arte 50 milioi kopia saldu dira. Dena den, Echoes, gure gaurko urrezko abestiak zabaldu zuen bidea, ondoren etorriko zen Floydmaniarako.
Tom Jones (Thomas Woodward benetako izenez) abeslari galestarrak (Cymrutarra) 81 urte baditu ere, aurten Surrounded by Time kantu bilduma kaleratu du. Kementsua oso izanik, soul eta r’n’b eremuko grabazioak ekarri dizkigu bertan. Disko honetatik eta aurreko beste kantu arrakastatsu batzuk entzun dizkiogu Jonesi: I Won’t Crumble With you If you Fall, No Hole in My Head, I Won’t Lie, One More Cup of Coffee, What Good Am I, Lord Help, Strange Things, Burning Hell eta Don’t Knock, Mama Told Me Not To Come (Stereophonics-ekin), Sometimes We Cry (Van Morrisonekin), It’s Not Unusual, Delilah, Greeen, Green Grass of Home eta Thunderball.
Aurten ere Oregonetik Blues Images-ek argitaratzen duen Classic Blues Artwork hormarako egutegia jaso dugu, dagokion CDarekin. Bertan, 1920ko eta 30eko urteetako blues kantuak daude eta guk haietako batzuk entzun ditugu: Packing Trunk (Leadbelly, 1935), John Henry (Henry Thomas, 1928), Jerry Roll (Furry Lewis, 1927), John the Revelator (Blind Willie Johnson, 1930) eta You Can Give it Away (Memphis Minnie, 1935).
JIEL Joseba Irazoki Eta Lagunak dira eta hirugarren atala pasa den udan argitaratu zuten, gure gozamenerako. Joseba Irazoki Euskal Herriko artistarik heterodoxoenetakoa dugu, gitarra jole fin baino finagoa, eta bere kantuek aintzinako bluesaren oihartzuna ekartzen dute. Galtzen ari da eta Etorkizuneko nostalgia Entzun ditugu.
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: Pink Floyd, Tom Jones, Gerra aurreko bluesa (1920’s-1930’s), Joseba Irazoki first appeared on Bilbo Hiria irratia.