Urtarrilaren 23an beteko ditu hiru urte Izadik; Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez presoen alabak espetxetik atera beharko du. Gutierrezi hirugarren gradua onartu diote, baina gaur gaurkoz ez diote ezer jakinarazi. ‘Izadi Gurasoekin Etxera’ plataformako Itxaso Torregrosarekin hitz egin dugu.