Ander (Gasteizko Kontseilu Sozialista): “Orain botatzen bagaituzte, izango litzateke Gasteizko lehenengo Zentro Sozialista baina inondik inora ez azkena. Bistan geratu delako bere funtzioa izan duela eta jarraituko dugula borrokan”

Urtarrilaren 13an desalojatuko du Laboral Kutxak Gasteizko Zentro Sozialista, espazioaren erabilera negoziatzeari uko egin ostean. Kontseilu Sozialista Gasteizek eta Errakik abuztuaren bukaeran jakinarazi zuten Laboral Kutxak aginduta husteko arriskuan zela Gasteizko Zentro Sozialista. Irailean desalojoaren data atzeratzea lortu zuten arren, Laboral Kutxak desalojoarekin jarraitzeko hautua egin du eta jarri du data berria dagoeneko.

Kontseilu Sozialistak eta Errakik nabarmendu nahi izan dute Laboral Kutxak uko egin diola negoziaketari: “Abuztu amaieratik hona Laboral Kutxak gurekin negoziatzeari uko egin eta desalojoarekin jarraitzeko hautua hartu du. Desalojoa, azkenean, urtarrilaren 13an izango da, 13:15ean”. Zentroaren birjabetzearen arrazoiak ekarri diztuzte gogora: “Gasteizko Zentro Sozialista proletalgoaren antolakuntza independentea bultzatzeko ireki genuen. Zehatzago esateko, enpresarien eta beraien instituzio burgesetatik era independentean antolaturiko espazio politiko, sozial zein kulturala izateko helburuarekin”.

Halaber, gaur egungo testuinguan “espazioen gaineko langile kontrolak duen garrantzia” azpimarratu dute Errakik eta Kontseilu Sozialistak. Haien hitzetan, “bizi dugun krisi kapitalistari ematen ari zaion aterabidea” langile klasearen aurkako “ofentsiba sozial eta politikoan” ezaugarritzen da: “Sozialki bizi baldintzak murrizten diren bitartean (soldaten jaitsiera, langabezia kronikoa…) eskubide politikoak ere gutxitzen ari direla ikusten dugu, pandemiaren aitzakiaz eskubide ezberdinak murriztu edo zuzenean debakatuz, zein espazio okupatuen aurkako ofentsiba aurrera eramanez, espazioen gaineko kontrol proletarioa ezinezko bilakatu nahian”.

Gasteizko Kontseilu Sozialistako kiden den Ander -ekin hitz egin dugu egoeraz. Entzun hemen!

 

 

Hurrengo podcasta

Skaramuja Antonia & The Fucking Perfct People

og. Urt 13 , 2022
bonvivant