LANAREN EKONOMIA: Abeltzaintza industriala aztergai eta Caparrosoko behitegi erraldoia

Gaurko lanaren ekonomia irrati tartean Abeltzaintza industrialaren auzia aztertu dugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin. Polemika erraldoia piztu dute Alberto Garzon kontsumo ministroa ‘The Guardian’ egunkarian egindako elkarrizketa eta horri tiraka sektorearen egoera aztertu dugu. Bestetik Aitor Balbasek Caparrosko behitegi erraldoiaren xehetasunak ekarri dizkigu. Europako behi instalaziorik handiena Caparroson dago, Nafarroa hegoaldean. Komunitate horretan urtean kontsumitzen den esnea bezainbeste ekoizten du. Abian jarri zenetik, Foruzaingoak, Basozainek, Sepronak, Abeltzaintzak eta Ingurumenak dozenaka zehapen-prozedura ireki dizkiote, mota guztietako ez-betetzeak direla eta. Enpresak epaitegietako auziak luzatuz irabazi ditu batzuk, harik eta preskribatu diren arte, forma-akatsengatik edo administrazio-isiltasunengatik. Bidean, behi-azienda txikiak, lehiatzeko gai ez direnak, mapatik desagertzen ari dira pixkanaka.

Soinu erreproduzigailua

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Abeltzaintza industriala aztergai eta Caparrosoko behitegi erraldoia first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

MECHANICAL HEART – URTARRILEKO LEHEN SAIOA

ar. Urt 11 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan