Podcast: Play in new window | Download
Espetxeetan euskara ez da ofiziala eta baldintza penagarriak dira euskara ikasten ari diren preso zein euskara irakasleentzat.
45 irakasle bolondresi esker, egun 33 ikasle presok dihardute euskara ikasten espetxe ezberdinetan. Euskararen ofizialtasuna eta instituzio autonomikoei dagokien ardura hartzeko eskatzen du Presoen euskara irakasle taldeak.
Euskara irakasteko lana euskal preso politikoekin hasi zuten duela lau urte, Leire Vitoria irakasleak azaldu digunez, egun preso guztiei zabaldu nahi diete espetxeetan euskara ikasteko eskubidea.
Presoen Euskara Irakasle Taldeareakin harremanetarako helbide elektroniko bat ere utzi digu Leirek: euskarairakasletaldea@gmail.com
Entzun hemen!