SOINUGELA: Ruper, Neil Young + Crazy Horse, Can, Curtis Harding

Eskoziako The Waterboys pop taldeak 1988an folk esparrura eroan zuen bere musika, Fisherman’s Blues albuma grabatu zutenean. Gaurko urrezko kantua izen bereko abestia da, zuzenean 1989an Toronton grabatua.

Pasa den astean Ruper Ordorikaren Amour eta Toujours disko berritik kantu batzuk entzun genituan eta gaur berriro grabazio distiratsu horretatik Kubako musikari batzuekin ere grabatua, beste hiru abesti aukeratu ditugu: Haizea garizumakoa, Jenea ilaran, Barakoako Usategia eta Marieleko bidetik.

2019an Neil Young-ek berriro grabatu zuen Crazy Horse taldearekin. Hurrengoa, Barn izeneko bilduma kaleratu berria dugu eta hirukote mitiko horrekin berriro ere Koloradoko estudio xume batean grabatu du ia zuzenean. Frank Sampedro gitarra jolea erretiratu zenetik Nils Lofgren-ek hartu zuen haren lekua Crazy Horse taldean, behin batean jada izan zuena. Billy Talbot eta Ralf Molina badaude. Laurek, Neil Young bera barne, 70 urte baino gehiago dute, baina oraindik badute kemena soberan. Entzun ditugunak: Songs of the Seasons, Don’t Forget Love, Shape of You, Camerican, Change Ain’t never gonna, Human Race, Heading West eta Welcome Back.

Michiganen sortu zen baina Atlantan bizi da Curtis Harding soul kantaria. If Words Were Flowers bere disko berria dugu, eta izen bereko kantua entzun dugu hasteko. Gero, Hopeful eta Can’t Hide It eta, bukatzeko, Where is the Love entzun dugu.

Alemaniako rock aurrekoiaren talderik onenetakoa izan zen CAN, 70eko urteetan. Aurten 1975ean Stuttgart-en emandako kontzertu liluragarria kaleratu da eta, bertatik, Zwei kantua entzun dugu.

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Ruper, Neil Young + Crazy Horse, Can, Curtis Harding first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Chaos in Basque Country

ol. Abe 17 , 2021