Podcast: Play in new window | Download
Bizkaiko zahar egoitzetako langileek greba egin dute lan baldintza hobeagoen alde abenduaren 14ean.
LAB eta ELAk greba deialdia egin dute abenduaren 14rako eta Bizkaiko zahar egoitzetako 5.000 langile deitu dituzte. Ez dute hitzarmenik adostu urtebete luzeko negoziazio mahaietan. Egun bererako deialdia egin dute, nahiz eta bakoitzak bere aldetik egingo dituen protesta bilkurak.
ELA sindikatuko Julenekin hitz egin dugu. Sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio errespetatzeko langileek grebarako duten eskubidea eta ez ditzala %100eko gutxieneko zerbitzuak dekretatu, Gipuzkoako zahar egoitzetako greban egiten duen bezala.
Negoziazio mahaietan ez dutela aurrera egin dio sindikatuak, eta bai patronalek eta bai Foru Aldundiak ondoko egoerak onartzen jarraitzen dutela: soldatak izoztea, lanaldi partzialak eta langileak lehen egunetik ez ordezkatzea. Ondorioz, langileen lan baldintzak prekarizatu eta egoiliarren zerbitzua kalitatez kaskartzen dela diote.
Azken hitzarmena sinatzeko 378 greba egun egin behar izan zituzten Bizkaiko egoitzetako langileek, ia erabat emakumeak. Entzun hemen!