Gaurko urrezko doinua 1995ean grabatu zen zuzenean, Robert Altman-en Kansas City filmerako. Moten Swing izenekoa hamarkada batek grabatu zuen eta Jesse Davis eta James Carterren soloak aipagarrienak dira.
Dr. Lonnie Smith hammond jotzailea hil da, 79 urte zituela. Buffalon jaioa, abeslaria izan zen hasieran, gero bere kabuz pianoa jotzen ikasi zuen eta, 60ko hamarkadan, Hammond organoa jotzen lortu zuen arrakasta. George Benson-en taldean jo zuen eta, gero, funkyagoa zen jazz eremu batean egin zuen lan, Blue Note disko etxean eta, batez ere, Lon Donaldson saxo jolearekin. Entzun ditugunak: Alligator Bogaloo, Am Shucks, Sunshine Superman (Iggy Pop-ekin) eta Epistrophy (live).
1968an Jamaikako The Pioneers taldeak Kingstoneko Joe Gibbs-en estudioan rocksteady eta proto-reggae album mitologikoa grabatu zuten. Orain jatorrizko biniloan zeuden 12 kantuak behi 41 bonus track kaleratu dira Dr. Bird disko etxean merkaturatu duten CD bikoitz eder batean. Bertatik entzun ditugunak: Me Naw Go a Believe, No Dope Me Pony, Rudies Are the Greatest eta Jackpot.
Ballad of Dodd and Juanita Sturgill Simpsonen disko berrian istorio oso bat kontatzen digute hamar kantutan. AEBetako gerra zibilaren soldadu ohi bat mendekua hartzeko bidaian abiatzen da, hiltzat utzi zuen gaizkilearen bila, bere bikotea ere bahitu zuen gizonaren bila. Bluegrass eremuko kantak dira eta batzuk entzun ditugu: Ol Dood, Shamrock eta Juanita (Willie Nelsonekin).
Billy Bragg eskarmentu handia duen kantari-kantuegile ingelesa dugu. Orain aste batzuk The Million Things That Never Happened izeneko kanta bilduma berria kaleratu zuen. Bertatik entzun ditugu: I Will Be Your Shield , Ten Mysterious Photos That Can’t Be Explained, Pass It On eta Mid-Century Modern.
Bost urte pasatu dira Ruper Ordorikak Guria ostatuan grabatu zuenetik, hura izan zen kantu berriekin berak ateratako azkenengo bilduma. Orain, Amour eta toujours izeneko 11 abestiko album berria kaleratu du eta, gauzak zer diren, Kubara jo du inspirazio bila. Pandemia dela eta, irlan bertan, nahi zuen moduan ezin grabatu, baina hango musikari lagun batzuk Euskal Herrira etorri eta bertan grabatu dute berarekin, hango soinuz eta airez bustitako kantu batzuk. Entzun ditugunak: Santa Anara, Sidekarroan, Bugainbilen usaina eta Marianao, euria eta gero.
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: Dr. Lonnie Smith, The Pioneers, Sturgill Simpson, Billy Bragg, Ruper first appeared on Bilbo Hiria irratia.