Jule Goikoetxea: “Espainiar konstituzioa, beste asko bezala, konstituzio patriarkal liberala da.”

“Emakumeok gure buruak gobernatzen ez baditugu ez dago demokraziarik.”

Jule Goikoetxea feminista eta EHUko Zientzia Politikoetako irakaslearekin 78ko espainiar konstituzioaren inguruan hitz egin dute gaurkoan Halabedi irratiko Hizpidea saioko kideek, baita haustura aukerei buruz eta Euskal Estatu ez patriarkalaren eraikuntzaren inguruan ere.

Patriarkatu liberal kapitalistaren dimentsio ezberdinak Espainiar Konstituzio patriarkalak legeztatzen dituela aipatu digu. Horren aurrean, mentalitate patriarkala hautsi eta antolakuntza beharra azpimarratu du, haustura txiki asko eginez, haustura handia prestatzen joateko, Euskal estatu ez patriarkala alegia, non konstituzio feminista bat izatearekin ez den aski izango.

 

Hurrengo podcasta

Amatasunaren gentrifikazioa, Txapa irratiaren eskutik

al. Abe 6 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan