Jangitz (Vulk taldea): “Gure asmoa da gauzak pazioaz egitea, hori da motorea, hala ez bada ez da guapoa”

Julen (gitarra), Andoni (ahotsa, gitarra), Alberto (baxua) eta Jangitz (bateria) osatzen dute. Vulk talde bilbotarrak post-punk doinuak ekartzen dizkigu. “Beat Kamerlanden”, “Ground For Dogs” eta “No longer great deal izeneko EPa”  dira haien lanak, besteak beste.  Azken albumak  Donostiako DabaDaba aretoak  sortu duen zigilupean (Elsa Records) ikusi du argia, etxeak fitxatu duen lehen taldea bilakatu delarik Vulk.

Taldearen  ‘Vulk ez da’ ikuskizuna estreinatu dute hilabete honetan Zinebin, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian. Jaialdiaren 63. edizioa izan da aurtengoa, eta azaroaren 12an jarri zen  martxan. Handik bi egunetara, azaroaren 14an, taldearen ikuskizuna izan zen BBK Aretoan.

Gurekin izan dugu taldean sartzen azkena izan den Jangitz (bateria) eta taldearen ibilbideaz eta gaur egungo egoeraz mintzatu dugu. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

KOLAX senegal, kultura hil da, kit, kooltur

az. Abe 1 , 2021