A!Esan elkartea : “Ekidiztantziak sortzen direnean guk uste dugu aurkitu behar dugula inflexio puntu hori denok berdina defendatzeko eta salatzeko”

Zer da A!ESAN?

A!ESAN proiektu bat da, Euskal Herriko Unibertsitatean arrazakeriaren aurkako jarduera sustatzeko helburuarekin hasten dena. Ekimen hau UPV/EHUko komunitate arrazializatutik sortu da, unibertsitatearen testuinguruan arrazakeria jasaten duten pertsonen errealitateaz kontzientziatzeko.

Gaur egun, Bilboko Ingeniaritza Eskolako, Psikologia Fakultateko, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako eta Erizaintzako ikasleek osatzen dute.

Haien  helburuak hurrengoak dira:

1.Larruazalaren koloreak edo jatorri edo kultura-arrazoiek eragindako diskriminazio ororen aurka borrokatzea, baldin eta diskriminazio hori banaka, taldean edo erakunde-mailan gertatzen bada, unibertsitatearen testuinguruan.

2. Unibertsitateko erakunde-eremuan dauden arrazakeri motak ikusaraztea.

3. Unibertsitateko ikasleei arrazakeriaren aurkako kontzientzia sustatzeko jarduerak proposatzea eta tresnak eskaintzea.

4. Unibertsitatean arrazakeria, xenofobia, kolonialismo, LGTBfobia eta matxismoaren inguruan dauden ideia eta adierazpenei aurre egitea

5. Arrazakeriaren aurkako borroka helburu nagusitzat duten beste erakunde, elkarte, erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan aritzea

Sortu berri den proiektua eurkezteko gurekin izan ditugu Halabediko estudioetan Mispa Gracia Bahanag eta Nayua Jatri Aduh, Aesan elkarteko kideak. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

[22] Larrialdi klimatikoak zer harreman du migrazioarekin?

ar. Aza 30 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan