Apirilaren 24an 1968an Johnny Cash eta bere bikotekide June Carterrek San Frantzisko hiriko Carousel Ballroom aretoan kontzertu oso berezia eskaini zuten. Aretoa rock psikodelikoarekin lotuta egonda ere, poz handiz hartu zuten bertako hippie-ek Johnny Cash, bere soinu akustikoa herri folklorearekin lotua. Oraintsu atera dute argitara sda zuzeneko emanaldi hura jasotzen duen At The Carousel Ballroom April 24, 1968 izeneko diskoa. Bertatik entzun ditugu: Cocaine Blues,The Ballad of Ira Hayes, One Too Many Mornings, Wildwood Flower, Wildwood Flower, Foggy Mountain Top, This Land Is Your Land, Wabash Cannonball, eta Worried Man Blues.
Jamaikara ere hurbildu gara, 1969an grabatutako boss reggae bilduma ikaragarria dastatzera, Reggae Fever izenpean grabatua eta orain lehendabizikoz berrargitaratua. The Inspirations-ek zuzendu eta Joe Gibbsek ekoitzi zuen. Bertatik entzun ditugu: Who you Gonna Run To, Sweet Sensations, Liquidator, The Train Is Coming eta A Message to My Girl.
60ko eta 70eko hamakadetan alemaniar rockaren talderik handienetakoa izan zen Amon Düül II. Bavariako Munich hiriburuan sortu zen, komuna batean, 1968an, APO mugimenduaren (Legebiltzarretik Kanpoko Oposizioa) inguruan. Sozialismoa eta sikodelia batzen zituen eremutik kantu hauek ekarri ditugu: Fly United, Archangels Thunderbird (zuzenean), Soap Shop Rock eta Race from Here to Your Ears.
Dientes de luna talde gernikarrak 2008an eman zion hasiera bere musika ibilbideari. Seikoteak euskara eta gaztelania erabiltzen ditu letretan. 2020ko abuztuan grabatu zuen Medusa izeneko kantu bilduma berrian power rock eremuko kantuak aurkeztu zizkigun. Bertatik entzun ditugu Marea eta Ezer bihurtzen den guztia.
Wanda Jackson (Oklahoma, 1937), 17 urte zituenetik izan da, dudarik gabe, rockabilly musikaren aitzindari nagusietakoa, emakumezkoen artean lehena. Country eremuko kantaria izan zen, era berean, eta gazte erretiratu zen, baina 80ko hamarkadan bueltatu eta oraintsu arte iraun du agertokietan. Urrian, Encore izeneko abesti bilduma berria kaleratu du, 85 urterekin. Berak dio akaso bere azken diskoa izan litekeela, baina grabazioan nolako kemena islatzen duen ikusirik… batek daki. Entzun ditugunak: Fujiyama Mama, Mean, Mean Man, It’s All Over Now, Shaking All Over, Thunder on the Mountain, You Know I’m No Good eta Two Shots (Elle King eta Joan Jett-ekin).
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: Johnny Cash + June Carter, Reggae Fever, Amon Düül II, Wanda Jackson, Dientes de luna first appeared on Bilbo Hiria irratia.