Liher taldea: “Eta hutsa zen helmuga” diskoa aurkeztu dute

Liher taldekoak itzuli dira lan berri batekin “Eta hutsa zen helmuga” diskoa. Ahots bikainari rock erritmo dantzagarriak biltzen ditu honek. Lan berri honen aurkezpenean gurekin izan ditugu Halabedi irratian taldeko Ander Berzosa (bateria) eta Iñigo Etxarri  (gitarra, koruak).

Lana 2021eko uztaila eta abuztuan grabatu izan da Garate Estudioetan, Kaki Arkarazoren eskutik, eta Victor Garciak masterizatu du Ultramarinos Mastering-en. Lanaren diseinua Fran Rodriguez LA cabeza en las nubes artistak egin du. Luxuzko kolaboatzaileekin etorri da taldea oraingo honetan, gainera; diskoaren erdian kolektibotasuna indartzen duten lau ahots paregabe: Noa Eguiguren (Noa & The Hell drinkers) Ain’t no Lullaby abestian, Lidia Insausti (Sky Beats, Arima Soul) Hasi abestian, Alain MArtinez (Dinero, Qverno) Mairubaratza abestian eta Miren Narbaiza (Napoka Iria, Mice) Orri zuri batek abestian.  Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

Ekonomia | 'Pentsioei buruzko akordioa, Zerbitzuak ez dira produktiboak', 'Emakumearen emantzipazioa eta etxeko lanen eragina' eta 'Bruselak eskulan kualifikatuan inbertitzearen proposamena'

ar. Aza 16 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan