Podcast: Play in new window | Download
Urriaren 25 ean, Unibertsitateko Indar Batasuna (UIB) elkarteak manifestaldi bat deitu zuen salatuz hiru aste lehenago, urriaren 4an, Ibaetako arkitektura fakultatean irakasle batek ikasle batzuen aurkako eraso sexista bat burutu zuela zakila erakutsiz.
UIBeko Kiara Angulorekin kontaktuan jarri dira Hizpideko kideak gaiaren inguruan hitz egiteko, hala nola, zein izan den irakasleak jasotako zigorra, edo zer pentsatzen duen Kiarak UPV/EHUren berdintasun protokoloei buruz. Honekin batera, UIB elkarteak burutzen duen lanari buruzko xehetasunak ezagutu ditugu.
Entzun hemen!