Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko. Paretik, sekulako errepresioa jaso zuten: desagertuak, hamarnaka eta segur aski ehunka hildako, 12.000 atxilotu, ia 2.000 Aljeriako atxikitze-esparruetara kanporaturik eta ehunka ospitaleratu. Hamarkada luzeetan Frantziak isilean atxikiarazitako gertakizunari buruz argia egiten ari da poliki-poliki. Aitorpenaren eta erreparazioaren bidean, “Estatu-krimena” aitortua izatea nahi dute biktimek eta haien ondorengoek.
PODCAST 2×7 | 1961eko urriak 17: Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza
Podcast: Play in new window | Download