Ioana Iñiguez (Bira Zapatista): «Hemengo kolektiboak eta handik datozenak modu pribatuan elkartzea da asmoa»

Crowdfunding kanpaina bat dago martxan Euskal Herriko Bira Zapatista finantzatzen laguntzeko.

Oztopo guztien gainetik, azkenean lortu dute Zapatistek Europara heltzea, eta aste batzuen buruan Euskal Herrira hurbilduko dira. Haien helburua, baina, ez da ekimen publiko handiak egitea, Euskal Herriko kolektibo ezberdinak ezagutu eta haiekin patxadaz elkartzea baizik.

Ioana Iñiguez Biraren antolakuntza taldeko kidea da, eta berarekin aritu dira Halabedi irratiko  Hizpidean hizketan. Orain arte izandako arazoak kontatu dizkigu, eta mugimendu zapatistak «Gira por la vida» honetarako dauzkan asmoak ere azaldu dizkigu.

Azkenik, martxan dagoen crowdfunding kanpainari buruz hitz egin digu. Helburuaren erdia soilik lortu da oraingoz. Hemen ikusi dezakezue diru bilketa kanpaina, eta laguntzeko aukera daukazue Biraren gastuei denon artean aurre egiteko.

Entzun hemen!!!!

 

Hurrengo podcasta

A desalambrar : A-02 Palestina, lurra eta askatasuna!

ar. Aza 2 , 2021
A Desalambrar