Ane Zuazubiskar (Zulora): “Hausnarketa serioak egiteko hitz egin daiteke lagunarteko tonu batean, eta horrek laguntzen du elkarrizketak errealagoak izaten”

“Zulora” proiektu digital berria, Gaztearen eskutik

Ane Zuazubiskar kazetariak aurkeztuta, Gaztearen Youtubeko kanalean eta eitb.eus-en ikusgai egongo den eztabaida saioa da “Zulora”. Bogan dauden gaiei buruzko zeresana duten hiru gazte elkartuko dira saio bakoitzean, kezkak, galderak, hausnarketak zein bizipenak konpartitzeko.

“Zulora” proiektuaren muina solasaldia izango bada ere, saioak ondorengo atalak izango ditu: Zulotik at (Julen Portillo tiktoker eta umoregileak saioan jorratzen diren gaiei buruz arituko da kaletik), Hesteetatik larri (gaiari lotutako animazio esketx laburra) eta Bota! (landuko den gaiari buruzko aditu baten ikuspuntua).

Hiru Damatxok ekoitzi du saioa, eta Gaztearen zein EITBren sare sozialen bidez zabalduko da.

Horretaz hitz egiteko Ane Zuazubiskar izan dugu gurekin. Entzun hemen!!!!!

Hurrengo podcasta

Klask! : 3/02 │ Nobedadeen Kutxa eta Rudy King (Ska Mag)

ar. Aza 2 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan