Brian Travers Birminghameko saxo jolea hil da, burmuineko minbiziak jota, 62 urte zituela. 19 urterekin UB40 taldea sortu zuen, institutuko lagun batzuekin, reggae musika egiteko. Oraintsu arte taldean jarraitu du. Iragan urteko abenduaren 21ean eman zuen bere azken kontzertua taldearekin, bere jaioterrian. Entzun ditugun UB40ren kantuak: Food for Thought eta If it Happens Again.
Gaztelako Fetén Fetén bikoteak (Diego Galaz bibolin jolea eta Jorge Arribas soinu jolea) Cantables II bilduma kaleratu berri dute. Bikoteak zuzenean doinu instrumentalak egiten ditu baina estudioetan hainbeste kantarik gonbidatzen dituzte euren grabazioetarako laguntzaile moduan. Orain, mesedeak bueltatu dizkiote bikoteari, diskoak hainbat lagunen kolaborazioak jasotzen baititu. Entzun ditugu: Borranchera (Fitorekin), Diez horas de distancia (La M.O.D.A. taldearekin) eta Sei que vai passar (Luisa Sobral-ekin).
Berriro ere ekarri dugu Frank Zapparen AEBetako azkeneko kontzertuaren grabazioa, aurten argia ikusi duena, eta iragan asteko saioan aipatu genuena. 1988an izan zen Zapparen azkeneko bira, otsailean hasi eta ekainera arte iraun zuena. Maiatzean Bilboko La Casilla polikiroldegian jo zuen, 1.500 pezetako sarrera ordaindu zuten 3.000 lagunen aurrean. Europako bira amaitu eta taldea desegin zen, askoren aburuz Zappak inoiz izan zuen talderik onena. Kantu batzuk entzun ditugu bira hartan New Yorkeko Long Island-en grabatuak eta Zappa ’88: The Last U.S. Show diskoan bilduak: Who Needs The Peace Corps?, Royal March From “L’Histoire Du Soldat” (Stravinsky), Theme From The Bartok Piano Concerto #3 (Bela Bartok), Bonanza, Peaches En Regalia, The Beatles Medley (Lennon/McCartney) eta Bolero (Ravel).
Los Lobos boskotea 1973an sortu zen Kaliforniako Los Angeles hirian. 48 urte igaro dira, baina Hidalgo, Perez, Rosas, Lozano eta Berlin hor daude oraindik, grabazio paregabeak gauzatzen. Aurten, Native Sons izenpean, 13 kantuko bilduma kaleratu dute. Bertako kantu guztiak artista hirikide ospetsuenak dira eta Los Lobosek gorazarre egin nahi izan die horrela. Entzun ditugu: Bluebird / For What’s Worth (Buffalo Springfield), The World is a Ghetto (War), Jamaica Say You Will (Jackson Browne), Flat Top Joint (The Blasters), Sail On Sailor (The Beach Boys) eta Love Special Delivery (Thee Midniters).
Gernikako Audience taldearen disko berria aipatu genuen iragan astean, Tolesdurak izenekoa, baina disko bikoitza izanik, lehenengo ataletik bakarrik entzun genituen kantu batzuk. Orain bigarrena ekarri eta beste batzuk ekarri ditugu: Mendaro Fiddler, Barre zurekin, ez zuri eta Cartas de amor.
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: Brian Travers, Fetén Fetén, Frank Zappa, Los Lobos, Audience first appeared on Bilbo Hiria irratia.