Nekez ahantziko dute 2021eko uztaila kubatarrek. Beren osasun sistema eredugarria, pandemiaren larrialdian laguntzera mundu osora ehunka mediku eta erizain bidaltzeko gai izan dena, bat-batean K.O. geratzeko zorian aurkitu da joan den uztailean, AEBek ezarritako blokeo ekonomikoaren ondorioz botika faltan, azpiegiturak erabat ahulduta. Oxigenoa ekoizteko fabrikaren matxurak ia eman zion azken errematea.
PODCAST 2×6 | Eta 2021eko uda hartan Kubaren osasun sistema ia arnasarik gabe utzi zuten Covid-19ak eta Joe Bidenen zigorrek
Podcast: Play in new window | Download