Bueltan gaude KIROL ESKIROL saioan, gaurkoan autoen burrunba, gasolina eta ke artean egin dugu saioa. Errebueltetan eskufrenoari eragin eta asfalto gainean gurpilen marrazki bleztuak egin ditugu Bilbo Hiria irratian. Ibon Burgoa kopilotu lanetan, eta Erlantz Ibargurengoitia gidaritzan, istripu handirik gabeko bidaia egin dugu: Txomin Arana rally pilotua elkarrizketatu du Jon Joseba Renteria lankideak eta Gaizka Torrontegirekin ere berba egiteko aukera izan dugu.
Saioaren erdigunean Iñigo Zelaia bakaikuarra izan da, motocrossean hasi eta egun igoeretan dabilen sakandar pilotua. Victor Beaskoetxea kolaboratzailearen kronika biziak lagun, notizien tartea dugu saioaren azkenburuko.
On egin eta… egin zarata!
Deskargatu hemen.
The post KIROL ESKIROL: Autoen burrunba, gasolina eta ke artean first appeared on Bilbo Hiria irratia.