MUGAN TALDEA elkarrizketa

2019an izan zuen Muganek jendaurreko lehen emanaldia. Ordutik aurrera, kontzertu gehiago ere eman zituzten, 2020aren hasieran pandemiak kontzertu oro bertan behera utzi zituen arte. Ordutik aurrera, taldea lanean ibili da. Errepertorioa berritu dute, eta izaera melodikoa galdu gabe, doinu indartsu eta dinamikoagoak gehitu dizkiote, denbora luzean bilatutako soinua lortu arte.

Gainera, 2020ko abuztuan, ibilbidearen hasieran sortutako kantuetako bat grabatu eta lehen singlea kaleratu zuten: Udabiberri (2020). Berako (Nafarroa) Mik estudioan, Aitor Garciaren laguntzaz ekoitzi zuten. Urte hartako abenduan, Kutxa Kultur Musika 2021 programan parte hartzeko hautatu zituzten. Sortutakoa erakusteko garaia iritsi zaie.

taldeko kide batzuk izan ditugu Halabediko estudioetan zuzen zuzen. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

Ostiraltxo (2021/09/24)

ol. Ira 24 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan