Podcast: Play in new window | Download
Sinadura bilketa abiatu dute baldintzarik gabeko oinarrizko errenta Legebiltzarrera eramateko.
Otsailaren 18an aurkeztu zuten Herri Ekimen Legegilea, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta proposatzeko. Pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztientzako eskubideetan aurrera egiteko tresna gisa aurkeztu zuten. Orain, sinadura bilketa abiatu dute. 10.000 sinadura behar dituzte gutxienez Herri Ekimen Legegilea Legebiltzarrean eztabaidatu dadin. Internet bidez sinatu daiteke, hemen, edo herri eta auzo ezberdinetan jarriko dituzten postuetan ere babestu daiteke ekimena. Lau hilabetez iraungo du bilketak.
EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa da Angel Elias, eta ekimenaren bultzatzaileetako bat. Berak martxoan azaldu dituen proposamenaren nondik norakoak. Gizartean eta pertsonen bizi baldintzetan izango duen eraginaz hitz egin du. Aipatu zuen lan baldintzak negoziatzeko askatasuna, autonomia eta berme berriak ekarri ditzakeela, eta logika ezberdina daukala gaur egun indarrean dauden bestelako errenta moten aldean, ez duelako baldintzarik eskatzen (EAEn hiru hilabetez bizitzea soilik) jaso ahal izateko, eta ez delako egoera iragankor baterako pentsatua. Finantzatzeko moduez ere hitz egin dute, BPGaren %7a beharko dela aurreikusten baitute.
Eusko Legebiltzarrak tramiterako onartuta, sinadura bilketa abiatu dute, 10.000 pertsonaren babesa lortu behar baita.
Entzun hemen!