- Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza. 88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta baliabiderik gabe, ahal bezala dabil transmisio lanetan, hiltzen den egunean munduko hizkuntza zaharrenetarikoa harekin ez eramateko gisan. Esauren laguntzarekin, orain arte ahoz-aho transmitituriko hizkuntza idatzian jarri dute linguista batzuek eta !Qhoi n|a Tjhoi umeentzako lehen ipuin-liburua ere argitaratu berri du Esauk.
PODCAST #68 | N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk
Podcast: Play in new window | Download