SOINUGELA: Reggae Ladies at Joe Gibbs, Larkin Poe, Lucinda Williams, St. Vincent…

Joe Gibbs Jamaikako produktore nagusietakoa izan zen 2008an zendu zen arte. The Ladies at Joe Gibbs bilduman jamaikar andrazko abeslari esanguratsu batzuk batu dira. Gure gaurko urrezko abestia Althea eta Donna bikote gazteak grabatutako Uptown Top Ranking kantu arrakastatsua izan da. Gero beste kantu batzuk entzun ditugu bilduma honetatik: The Gardener (Judy Mowatt), Danger In Your Eyes (Marcia Aitken) eta Someone Loves You Honey (June Lodge).

Larkin Poe taldea Atlantako (Georgia) 30 urteko Rebecca Lovellek eta bi urte gazteagoa den Megan ahizpek osatutako hegoaldeko rock banda da. Eurek gitarrak, dobroak, banjoak eta bibolinak jotzen dituzte eta Rebecca kantari nagusia da, Tarka Layman baxuan eta Kevin McGowan baterian laguntzaile dituztela. 2014tik bost bilduma argitaratu dituzte, hegoaldeko rock estiloan, riff astunak eta slide gitarrak maisuki erabiliz. Gaur euren azkenengo hirulanetatik kantu batzuk aukeratu ditugu: Back Down South, She’s a Self Made Man, Keep Diggin’, Easy Street, Sometimes, You’re the Devil in Disguise, Nights in White Satin eta Ramblin’ Man.

Lu’s Jukebox Studio Concert Series-en lehenengo bilduma kalean dago. Lucinda Williams abeslari eta kantu egile handiak Tom Pettyren 13 kantu bertsioneatu ditu ederki. Entzun ditugunak: Running Down a Dream, I Won’t Back Down, Wild Flowers eta Down South.

Annie Erin Clark (Tulsa, Oklahoma, 1982), St. Vincent goitizeneko kantari-kantugile eta musikari estatubatuarra da. 2014an grabatu zuen estreinakoz eta hiru Grammy sari eskuratu ditu. Baxua, gitarra eta teklatua jotzen ditu eta bere kantuetan soft rock, indie, pop barrokoa, hard rock, jazz eta dance kutsuak ere badaude. Bere zazpigarren lana aurten kaleratu du, Daddy’s Home izenpean. Disko honetan 70eko urteetako New York hiriko soinuak berreskuratu nahi izan ditu. Entzun ditugunak: Pay Your Way in Pain, Down and Out Downtown, Daddy’s Home, Live in the Dream eta Candy Darling.

Memphiseko Stax diskoetxeak 70eko hamarkadan The Gospel Truth azpizigilua antolatu zuen, hegoaldeko musika erlijiosoa grabatzeko. Single bilduma ederra kaleratu da oraintsu eta, hortik, kantu batzuk entzun ditugu: Just My Imagination (The Rance Allen Group), Consider Me (Terry Lynn Community Choir), I Got The Vibes (Joshie Joe Armstead) eta We’re Gonna Have A Good Time (Jacqui Verdell).

 

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Reggae Ladies at Joe Gibbs, Larkin Poe, Lucinda Williams, St. Vincent… first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Xabier Crehuet x 4

og. Uzt 1 , 2021