Odei Barroso – Errimaren ertzetan

Bertsolarien biblia moduko bat izan da, errimari dagokionez, Xabier Amurizak idatzi zuen “Hitzegi Errimatua”. Odei Barrosoren iritziz arauak estu betetzera ohitu dira bertsolariak, eta horrek segurtasun moduko bat ematen du. Denok ulertu dugu, urteen eta praktikaren poderioz, zer den errima ona eta zer errima txarra. Baina ba al da errima onik eta txarrik? Beste hizkuntza batzuetan errima ulertzeko malgutasun handiagoa daukate, eta Barrosoren iritziz, bide horretan hemen ere pausoak emango bagenitu asko aberastuko litzateke bertsolaritza bera.

Arrisku gutxi hartzen dira errimari dagokionez. Errima ekartzeko dugun modu aski mekaniko horrek ere, agian, errimaren arloari sortzaile izateko funtzioa kentzera eraman gaitu.

Kontsonanteen eta bokalen rola, multisilabikoen indarra, semantikotasunak sortzen dituen indarguneak… Errima zabal hartzeak gehiago harritzeko aukera eman dezake.

Eraman ditzagun errimatzeko moduak ertzetara, belarriari lekua utziz.

Hurrengo podcasta

Zuria Beltzez : ZURIA BELTZEZ – 431 – uda ona izan!

al. Eka 28 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan