SOINUGELA: Jim Steinman, Leon Russell, Duke Reid, La M.O.D.A, Loretta Lynn, Ben Monder

Jim Steinman kantuegile eta Meat Loaf kantariaren produkotorea apirilaren 19an zendu zen. Richard Wagnerren jarraitzailea izanik, 1977an iritsi zen gailurrera Bat Out of Hell bildumarekin. 50 milioi ale saldu ziren LP moduan bakarrik. Diskoaren azalean agertzen zen Songs by Jim Steinman. Todd Rundgren (gitarra), E Street Band taldeko Roy Bittan eta Max Weiberg (bateria) eta Ellen Foley kantariak parte hartu zuten grabazio epiko hartan. Gaur ia 10 minutu irauten duen Bat Out of Hell abestia entzun dugu.

Joan den astean Leon Russell musikari handiari buruzko saio oso bat egin genuen, baina grabazio arraro eta garrantzitsu bat ahaztu zitzaigun, 1974an Shelter berak sortutako diskoetxerako Stop All that Jazz grabatu zuen. Disko honetatik lau kantu aukeratu ditugu: If I Were a Carpenter, Leaving Whippoorwill, Wild Horses eta Working Girl.

Jamaikan, Treasure Island diskoetxearen arduraduna eta ekoizlea izan zen Duke Reid-en 12 hazbeteko biniloen disko mix-ak batu dira CD hirukoitz batean. 1977an argitaratu ziren abestiok eta, sorta horretatik, guk hiru kantu aukeratu ditugu: If I Could Rule this World (Alton Ellis), Mercy, Mercy, Mercy (The Paragons) eta Stealing aka Thief in the Night (The Melodians).

La M.O.D.A. (La Maravillosa Orquesta Del Alcohol) Burgosko talde paregabea da. Ninguna ola dugu euren azkeneko bilduma. Lisboan ari ziren grabatzen Raul Refree ekoizlearekin, pandemia lehertu zenean. Berehala itzuli  ziren eta Madrilen, Bartzelonan eta Andoainen (Kaki Arkarazoren laguntzaz) bukatu zuten abesti sorta ederra. Bertatik entzun ditugunak: 93 compases, Un bombo, una caja, Barcos hundiéndose eta Colectivo nostalgia.

Udaberri honetan disko berri batekin etorri zaigu Loretta Lynn country kantari handia, Still Woman Enough goiburukoa. 89 urte ditu -Willie Nelsonek baino bat gutxiago- baina ahots indartsua du oraindik eta betiko jarrera errebeldea du oraindik. Disko ezin atseginagoa egin digu eta guk kantu batzuk entzun ditugu bertatik: Still Woman Enough (Reba McEntire eta Carrie Underwood-ekin), Keep on the Sunny Side, I Saw the Light, Honky Tonk Girl, Old Kentucky Home eta You Ain’t Woman Enough (Tanya Tucker-ekin).

Ben Monder gitarra jole maisua Ruper Ordorikarekin aritu zen hainbat diskotan, baita David Bowierekin ere. Izan ere, Bowieren Lazarus azken bildumaren grabazioetan parte hartu zuen. 2019an grabaturiko Day after Day CD bikoitza entzun dugu, Brooklynen grabatua, Matt Brewer baxuan eta Ted Poor baterian. Bertatik entzun ditugu: Galveston, Just Like a Woman eta Day after Day

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Jim Steinman, Leon Russell, Duke Reid, La M.O.D.A, Loretta Lynn, Ben Monder first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

KULTURKUBOA : Pilotaren etorkizuna gaur jokatzen den partida bat da ...

al. Eka 21 , 2021