SOINUGELA: Leon Russell-i gorazarre

Leon Russellen musika entzuten hasi baino lehen urrezko kanta bat ekarri dugu. Joan den astean aukeratu genuen a berriro ere ekarri dugu Nafarroa Berriz Altxa herri dinamikak merezi dueta. Datorren ekainaren 19an deialdi bat dugu Iruñean gure historia birgogoratzeko eta gure soberania aldarrikatzeko. Larraga eta Tafallako Rotten XIIIk grabatu duen Noain abestia entzun dugu.

Leon Russell musikari ezinbestekoa Lawton-en (Oklahoma) sortu zen 1942an, eta Nashvillen hil, 2016an, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Leon Russell kantaria, kantuegilea piano jolea izan zen, baita gitarra jolea, ekoizlea ere, eta ia denetarik egin zuen AEBetako herri musikan. 14 urterekin hasi zen estudioetan lan egiten, eta Kaliforniako Wrecking Crew musikari kolektiboaren partaidea izan zen Capitol diskoetxearen grabazioetan. Session man moduan  The Beach Boys, The Byrds, Frank Sinatra, Bob Dylan, Ike eta Tina Turner, The Rolling Stones, Eric Clapton eta beste askorekin inoiz ibilitakoa da, 500 kantutik gora egin zituen eta barkarlari moduan ere 30 disko grabatu zituen.

Gaur entzun ditugun abestiak: Mr. Tambourine Man (The Byrds, 1965), Don’t Worry Baby (The Beach Boys, 1964), Help Me Rhonda (The Beach Boys, 1964), Strangers in the Night (Frank Sinatra, 1966), Christmas (Baby Please Come Home) (Darlene Love, 1963), The Loser (with a Broken Heart) (Gary Lewis and The Playboys, 1967), Jumpin’ Jack Flash + Young Blood (The Concert for Bangladesh, 1971), Just Like a Woman (Bob Dylan, 1971), Do Right Woman (Delaney+Bonnie, 1969), A Song for You (Leon Russell, 1970), Delta Lady (Joe Cocker, 1969), Stranger in a Strange Land (Leon Russell, 1971), A Song for You (Donny Hathaway, 1971), Me and Bobby Jane (José Feliciano, 1973), You Look Like the Devil (Willie Nelson, 1973), Tight Rope (Leon Russell, 1972), Dixie Lullaby (Leon Russell zuzenean, 1972), I’m so Lonesome I Could Cry (Leon Russell, 1973), Lady Blue (Leon Russell, 1975), If It Wasn’t for Bad (Elton John + Leon Russell, 2010), I Got it Bad and that Ain’t Good (Leon Russell, 2014), Heartbreak Hotel (Leon Russell + Willlie Nelson, 1979), Lonesome and a Long Way from Home (Earl Scruggs, 1972).

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Leon Russell-i gorazarre first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Herriekide 30

al. Eka 14 , 2021