Nerea Martinez (Memoria Osoa): «Giza eskubideen urraketen arteko diskriminazioaren kontra egin behar dugu»

Terrorismoaren Biktimen Memorialak duen ikuspegiaren aurka antolatu ziren hainbat elkarte memorialista.

Espainiako erregea, Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Iñigo Urkullu, beste batzuen artean izan ziren joan den astean Gasteizen, Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroa aurkezten. Hainbat elkarte eta eragilek salatu dute bertan lantzen den memoria partziala eta baztertzailea dela, estatu terrorismoaren biktimak alde batera uzten dituelako.

Bestela ere, 1960tik aurrera kontatzen hasita, Carrero Blanco eta frankismo garaian diktadurarentzako lanean aritutako beste pertsona batzuk ere omentzen ditu.

Nerea Martinez Martxoaren 3 elkarteko kidea da, eta Memoria Osoa plataformaren izenean izan dute Hizpidean. Berari eskatu diote Memorialaren balorazioa, eta alternatibak nolakoa izan beharko lukeen hausnartzen aritu dira berarekin.

 

Hurrengo podcasta

Silicies Grizzlies x 1

az. Eka 9 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan