IRRATIEN TARTEA | Kubako blokeoaren kontrako itsas ibilaldia, Zaharrean Berri! eta Pentsio publiko duinak manifestazioa

Bizkaialdeko berriak jaso ditugu 97 iratiko kidea den Patxi Gaztelumenduren eskutik. Astebururako hitzorduak jaso ditugu gaurkoan.

-Kubako emigrazioko 60 elkartek baino gehiagok, sindikatuek, alderdiek eta Euskal Herriko kolektiboek, mundu osoan AEBk Kubarekiko duten blokeoa kentzeko eskatzen duten ekintzen esparruan, maiatzaren 30ean, igandea, 11: 30ean, itsasontzi solidario bat antolatu dute Bilboko itsasadarrean barrena, Kubaren blokeoaren aurkako III. Mundu Karabana babestuz. Itzuleran, 12: 30ean, ekitaldi kulturala egingo da Pio Baroja plazako ontziralekuan bertan.

-Bestetik, Alde Zaharreko Jai Batzordeak Hainbat ekintza antolatu ditu asteburu honetarako Zaharrean Berri lemapean. Hona hemen ekintzak:

M28 Ostirala: 17:30-19:00 ALDE IZARRAK

M29 Larunbata:

10:00 DIANA

11:00/12:30 ADINARTEKO GINKANA

17:00 BERTSO SAIOA

19:00 KALEJIRA MUSIKATUA

-Amaitzeko Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa antolatu du maiatzaren 29an 18:00etan Sdo. Corazonetik abiatuta “Pentsio publiko duinak” lelopean.

Hurrengo podcasta

Indultuk, Aspazia eta Atahualpan Deliriume

og. Mai 27 , 2021
bonvivant
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan