Errusiatik Alemaniaraino gasa ekarri behar duen 1.200 kilometroko hodi batean dago korapilatuta Europar Batasuna, AEB eta Errusiaren arteko harreman berez arantzatsuak bahituta. Ukrainako gerraren hotz-beroak, Alexei Navalny oposizioko politikari errusiarraren espetxeratuaren inguruko tentsioak, Sputnik txertoaren gurutzebide europarra… ezin erabat ulertu Nord Stream 2-arena ezagutu barik.
PODCAST #63 | “Nord Stream 2” gasbidearekin Europa katramilatuta Mosku eta Washingtonen lehian
Podcast: Play in new window | Download