Beranduegi 26: Irungo munipek ere Miley Cyrus entzuten dute

Interes orokorreko saioa egiten saiatu gara, baina euskaraz aritu gara, eta agian ez da teknikarik onena. Horretarako ditugu Julen Telleriaren formulak eta Irungo munipen eredua, Euskal Herri orokorrari behar eta merezi duena emateko.

Ez gara horretaz soilik aritu, ordea, Garrido epaile jaunak, Ertzaintzak eta Kevinen dokumentalak ere izan dute euren lekua.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena 

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

Hurrengo podcasta

POTTO: Desutuatik Fikara joan gara bertsoen trenean

og. Mai 20 , 2021