Podcast: Play in new window | Download
Mixel Berhokoirigoinen ehorzketa jendetsuak iragan ziren asteazken goizean Gamarten. Hainbat eta hainbat herritarrez gain, eragile desberdinetako ordezkari eta Mixelen bidelagun izaniko pertsona ezagun anitz hurbilduak ziren, ekarpen handia egin duen pertsona agurtzera. Maddi Sarasua ere han izan zen. Honen inguruan egon dira hizketan Antxeta irratiko kideak. Entzun hemen!