Maiatzaren 1ean manifa normala ala iraultzailea, zein aukeratu zenuten? Horren arabera jakingo duzu zein pertsona klase zaren, eta ez zein klasetakoa. Entzun saioa eta sailkatu zeure burua: normatiboa, sozialista, anbiguoa edo laugarren perfilekoa.
Oharra: saio hau ez da Jardun eta Jarkiren inguruan, txisteak grazia egin digu, besterik gabe.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.