Izaskun Goienetxea (Askapena): “BIZI ELKARTASUN INTERNAZIONALISTA” jardunaldiakk

Apirilak 17, preso politikoen nazioarteko egunean, Hernanin batu ziren Askapenako kideak ekainean egingo dituzten “Bizi elkartasun internazionalista” lelopean antolatutako jardunaldi internazionalisten edukia aurkezteko.

Askapenak, Euskal Herriko erakunde internazionalistak, urte luze dirau Euskal Herri aske eta internazionalista baten alde lanean. Asko izan dira urte hauetan zehar burututako ekimenak, euskal jendarteari kontzientzia internazionalista sortzera bideratuak egon direnak. Oraingoan ere, lan horrekin jarraitzeko beharra ikusten dute eta bide luze horren hurrengo mugarria ekainaren 11,12 eta 13an Hernanin egingo dituzten jardunaldiak izango dira.

Horretaz hitz egiteko Askapenako kidea den Izaskun Goienetxea izan dugu saioan. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

EKONOMIA | Maiatzaren 1eko zentzu sozioekonomikoa, Turismoa eta ostalaritza ez dira 2023ra arte berreskuratu eta Behera egin du langabeziak eta behera enpleguak

ar. Mai 4 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan