Gaurkoan omenaldi luze eta zehatza egin diogu Billy Preston AEBetako soul eta rock musikan izandako tekla jolerik handienetakoari. Preston (1946, Houston, Texas – 2006, Scottsdale, Arizona) hiru urte zituelarik hasi zen pianoa jotzen bere amaren altzoan. Hamar urterekin gospel kantariekin hasi zen profesional moduan. Ray Charles, Little Richard, King Curtis eta Aretha Franklinekin jo zuen, baita Sam Cooke eta Sly & The Family Stonerekin. The Beatlesekin grabatu zuen eta ia taldekidea bihurtu zen, baina taldea desagertu zen. Ondoren, George Harrison eta John Lennonekin ere ibili zen lanean.
Apple diskoetxean grabatu zuen bakarlari moduan. Gero, The Rolling Stonesekin jo zuen hainbat diskotan. Eric Clapton, J.J. Cale, Joe Cocker, Neil Diamond eta Red Hot Chili Peppers-ekin egin zuen lan. 2006an, 59 urte zituela, hil zen giltzurruneko gaixotasun baten ondorioz. Miles Davisek ere Billy Preston izeneko doinua konposatu eta grabatu zuen haren omenez.
Guk gaurkoan entzun ditugunak: Ferry Across The Mersey (Billy Preston, 1965), My Girl (Billy Preston, 1965), Get Back (The Beatles, 1969), Something (The Beatles, 1968), That’s the Way God Planned It (live) (Billy Preston, 1971), Love the One You’re With (live) (Aretha Franklin, 1971), A Whiter Shade of Pale (live) (King Curtis, 1971), The Long and Winding Road (Aretha Franklin, 1973), Outa Space (Billy Preston, 1971), I Wrote a Simple Song (Billy Preston, 1971), Will it Go Round Circles (Billy Preston, 1973), My Sweet Lord (George Harrison, 1970), God (John Lennon, 1971), Can’t You Hear Me Knocking (The Rolling Stones, 1971), Doo Doo Doo (Heartbreaker) (The Rolling Stones, 1973), If You Can’t Rock Me (The Rolling Stones, 1974), Melody (The Rolling Stones, 1976), You’re so Beautiful (Joe Cocker, 1974), Hard to Thrill (J.J. Cale + Eric Clapton, 2005), Billy Preston (Miles Davis, 1972).
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: Billy Preston-en itzal luzea first appeared on Bilbo Hiria irratia.