Dr. Lonnie Smith, Hammond organo jotzailerik onenetakoa izan da jazz munduan. New Yorken jaio eta 60ko hamarkada baino lehenagotik ibili da, etengabe grabatzen eta zuzenean jotzen. 1967an Lon Donaldsonekin grabatu zuen entzun dugun Alligator Boogaloo, Acid Jazz mugimenduaren doinu ezinbestekoa. Oraindik Blue Note diskoetxerako grabatu ohi du Lonnie Smithek eta duela hilabete Breathe izeneko bilduma berria ekarri digu. Bertatik entzun ditugunak: Why Can’t We Live Together (Iggy Pop-ekin), Epistrophy eta Sunshine Superman (Iggy Pop-ekin).
Madrilgo Hinds indie rock taldeak pasa den urtean kaleratu zuen The Prettiest Curse abesti sorta disdiratsua, lau neska hauek Brooklynen grabatua. Bertatik entzun ditugu: Good Bad Times, Just Like Kids (Miau) eta The Play.
Dan Penn eta Spooner Oldham kantu egilerik onenetakoak izan ziren, batez ere 1965 eta 1971 bitartean. Beren kantuekin osatutako Happy Times bilduma argitaratu zuen ACE diskoetxeak iragan neguan. Guk, bertatik, sei kantu aukeratu ditugu: Happy Times (The Box Tops, 1967), Up Tight Good Woman (Wilson Pickett, 1967), Hey Mister (Sandy Posey, 1966), Destroyed (The Yo Yo’s, 1966) Handy (Merrilee Rush, 1968) Broadway Walk (Bobby Womack, 1967), Hello There (James & Bobby Purify, 1967).
Pasa den urtean Dan Penn berriro sartu zen estudio batean eta Living on Mercy diskoa grabatu zuen. Entzun ditugun kantu berriak: Living on Mercy, Down on Music Row eta I Do.
2019an, Bizkaiko Mr Pongo taldeak CD bat argitaratu zuen. Proiektu zahar haren errautsetatik sortu da Kaserna taldea 2020an, musikari batzuk aldatuta. Taldeko abeslaria den Markel Fuentesekin solastu gara eta taldearen abesti batzuk entzun ditugu: Esna, Teloiaren beste aldean, Abya Yala (Panama eta Kolonbiako kuna herriak, Kristobal Kolon iritsi aurretik, Amerika kontinenteari eman zion izena) eta Times Square.
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: Dr. Lonnie Smith, Dan Penn eta Spooner Oldham, Hinds, Kaserna first appeared on Bilbo Hiria irratia.