SOINUGELA: Kalakan, Jagger-Grohl, U-Roy, Danny Ray, Mary Wilson, Imanol Ubeda

Dozena bat urte daramate Kalakanekoek Euskal Herriko herri musika berreskuratzen eta txukuntzen. Artizar euren disko berrian unibertso zabalago bat eskaintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Entzun ditugun kantuak: Mendian zein den eder, Ama Euskal Herri eta O Fortuna.

Pandemia dela eta, Mick Jagger-ek eta Foo Fighters-en bateria jole Dave Grohl-ek Easy Sleazy kantua egin dute elkarrekin horretaz, eta abestia entzun dugu.

Jamaikako Ewart Beckbord, U-Roy goitizenekoa, hil da, sei hamarkadako ibilbidearen ondoren. 1961ean hasi zen dee-jay moduan eta Sound System-etako disdiratsuenetakoa bilakatu zen. Entzun ditugun bere kantuak: Babylon Burning, Euskal Herria Jamaika Clash

Danny Ray (1935, Birmingham, Alabama) James Brown handiaren zuzenekoen aurkezlea izan zen, emcee-a, eta atzetik dena antolatzen zuena. Berriki hil da eta, haren oroimenez, James Brown Live at the Apollo kontzertuaren zati bat berreskuratu dugu.

Iragan otsailaren 8an hil zen Los Angelesen Mary Wilson kantari handia, bihotzekoak jota. The Supremes taldearen abeslaria izan zen 1961ean sortu zenetik taldea desagertu zen arte. Entzun ditugun kantuak: Where Did our Love Go, Baby Love, Stop! In the Name of Love eta You Keep me Hanging On.

Don Inorrez-en bilduma berria kaleratu berri dela eta, Imanol Ubeda taldekidea izan dugu Soinugelan, harekin disko berriari buruz hitz egiteko. Entzun ditugun kantuak: Zutik Iraun (Peiremans), Barre ala negar, Izan liteke, Esku hutsik, Ezpainak ezpainekin, Chuck eta Little eta Hegalik gabe hegan.

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Kalakan, Jagger-Grohl, U-Roy, Danny Ray, Mary Wilson, Imanol Ubeda first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 254

al. Api 19 , 2021